2023/12/04
2023/10/09
ARRITXULO
Oiartzungo Arritxuloko aterpetxera bi egun pasatzera etorri gara. Aiako Harria Parke Naturalean kokatuta dago.
1. egunean, mendi buelta eta arratsaldean inguruko basoak ezagutu ditugu eta adarrekin etxolak egin ditugu.
Udazkena izan arren uda giroan ibili gara. Gaztain pila aurkitu ditugu! eta bidean arrabio bat ere topatu dugu!
Eguna disko-festarekin amaitu dugu. Izerditan blai bukatu dugu eguna!
2. egunean, jolas desberdinak egin ditugu, eskalada barne.

2023/10/06
ZINEMALDIA
Irteeran, euri zaparrada hasi zuenez, Amarako frontoi estalian bazkaldu genuen.
Joan etorria trenez egin genuen. Nahiz eta eguraldi kaxkarra egin, oso ondo pasa genuen!
ONGI ETORRI 2. MAILARA!
2023-2024 ikasturtea hasi da eta 2.maila gogotsu hasi dugu. Hemendik aurrera, gure jardueren berri izango duzue.
EGON ERNE!
2023/05/15
LIBURU ASTEA
Urtero bezala gurasoak gonbidatu ditugu liburu astea gurekin ospatzera. Aurtengoan oso pozik gaude zuetariko asko animatu zaretelako gure artera etortzera, izan ere, liburu astea ia hiru astetara luzatu behar izan dugu. Mundiala izan da zuek gurekin izatea eta gure txikiek ikaragarri disfrutatu duten zuen ipuinak entzuten.
Mila esker Jon, Inge, Oihan, Manex, Yone, Fernando, Mariana, Galder, Aitor eta Maria, Angel, Itsaso, Alazne, Mariano eta Leyre, Amaia, Maite, Irune, Oihana eta Ainhoa.
2023/04/01
OSASUN LANGILEAK
Gorputzaren proiektuari amaiera emateko gurasoak gonbidatu ditugu berriro ere beraien lanbideez hitz egiteko. Oraingo honetan osasun langileak diren gurasoak izan ditugu gure artean, erizain bat eta bi mediku.
Beraien lantokiak nolakoak diren, zein nolako jantziak erabiltzen dituzten eta pertsonei nola laguntzen dieten azaldu digute. Dibertigarriena ordea beraien lan tresnak erabiltzeko aukera eman digutenean izan da. Makiltxoak, bendak, estetoskopioak... Hatz markak irakurtzen dituen tresna bat ere ekarri dute! Bikaina benetan!!
Egin klik argazkian nola pasa dugun ikusteko.
Eskerrik asko Ainhoa, Maite eta Leyre!
2023/03/23
KURSALEAN
Kursalera joateako aukera izan dugu oraingo honetan. Bertan Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Maurice Ravelen lanak nola jotzen dituzten entzuteko aukera izan dugu. Askorentzat orkestra bat entzuten duten lehenengo aldia izan da eta asko gozatu dugu. Gainera gelan landutako gorputz perkusio bat beraiekin egiteko aukera ere izan dugu.
Eguraldi zoragarria lagun, Donostiako kale eta parkeetan ibili gara. Hamaika jolas egin, eta gehiago egiteko gogoa izan arren, autobusa hartu eta eskolara itzuli behar izan dugu.
Benetan egun mundiala izan da! Hemen dituzue zenbait argazki eta bideo zeinen ongi pasa dugun erakusteko. Irudien gainean klik egitea besterik ez duzue.
EDUARDO TXILLIDA
Ohitura dugun moduan oporretatik bueltan tertulia artistikoan murgildu gara. Oraingo honetan Eduardo Txillida aukeratu dugu aurten bere ja...
-
Ohitura dugun moduan oporretatik bueltan tertulia artistikoan murgildu gara. Oraingo honetan Eduardo Txillida aukeratu dugu aurten bere ja...
-
EUSKARAREN EGUNA Abenduaren 1ean Modelo aretora "Peru eta otsoa" antzerkia ikustera joan ginen. Eguraldi txarra egin arren, gustur...
-
2023-2024 ikasturtea hasi da eta 2.maila gogotsu hasi dugu. Hemendik aurrera, gure jardueren berri izango duzue. EGON ERNE!















.jpg)