2023/03/23

KURSALEAN

Kursalera joateako aukera izan dugu oraingo honetan. Bertan Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Maurice Ravelen lanak nola jotzen dituzten entzuteko aukera izan dugu. Askorentzat orkestra bat entzuten duten lehenengo aldia izan da eta asko gozatu dugu. Gainera gelan landutako gorputz perkusio bat beraiekin egiteko aukera ere izan dugu. 

Eguraldi zoragarria lagun, Donostiako kale eta parkeetan ibili gara. Hamaika jolas egin, eta gehiago egiteko gogoa izan arren, autobusa hartu eta eskolara itzuli behar izan dugu. 

Benetan egun mundiala izan da! Hemen dituzue zenbait argazki eta bideo zeinen ongi pasa dugun erakusteko. Irudien gainean klik egitea besterik ez duzue.









2023/03/19

ALTZOKO HANDIA

Dakizuen bezala Altzoko Handiaren inguruan jardun gara lanean, zenbateko altuera zuen, bere oinek zenbat neurtzen zuten... Lanketari amaiera emateko Altzora joan ginen. Gelan iIkasitakoa gure begiekin ikustea mundiala izan zen eta han bertan bitxikeria gehiago ere ikasi genituen. Nork esango zigun Miguel Joakinek bere edalontzia baserriko balkoian uzteko ohitura zuenik! 

Eguraldi bikaina izan genuen eta hamaika jolas egin genituen. Ikusi nahi zeinen ondo pasa genuen? 

Egin klik hemen beheko irudian eta ikusiko duzue.



2023/03/16

GURASOAK ESKOLAN

Gorputza gaia lantzen ari garela eta gurasoak gonbidatzen gabiltza. Oraingo honetan Galder Gonzalez izan dugu gure artean. Gizakiak bere garapenean zehar egindako aldaketei buruz hitz egin digu. Berezitasun bezala kontatu zigun gizakia tximinoarengandik datorrela eta pixkanaka-pixkanaka aldaketak izaten joan garela, zuhaitzera igotzeko gaitasuna galtzen joan gara adibidez. Oso interesgarria izan zen eta gauza mordoa ikasi genuen. 

 Eskerrik asko Galder!

 
 
 



2023/02/21

INAUTERIAK

Inauteriak bukatu zaizkigu. Oso gustura jardun gara prestaketa lanetan: mozorroak egin, dantza entseiatu... Ez dugu ukatuko urduri xamar ibili garela ostiralerako dena behar bezala izango ote genuen kezkarekin, baina orain zalantzarik gabe esan dezakegu emaitza borobila izan dugula. Eguraldia bikaina, dantzariak primerakoak eta txokolatea... hori bai hori ederra!




2023/01/24

BOTERO

Dakizuen bezala proiektu artistikoa egin berri dugu. Botero landu dugu eta aste betez Botero bihurtu garela esan dezakegu, margolanak eta eskulturak egiteko aukera izan dugu. Nola jardun garen ikusi nahi duzue? Hona hemen ba bideo txiki bat gure lanen erakusgarri.


Botero lantzen



2022/12/23

 GABONAK

    Gaur  ospakizun eguna izan dugu. Lehenengo eta bigarren mailako ikasle eta irakasleak  HHko eraikinera joan gara, eta bertakoekin batera gabon kantak abestu ditugu. Olentzero eta Mari Domingi ere gurekin etorri dira.

    Ondoren kalean ibili gara kantari, eta hamaiketako berezia ere izan dugu: ogitarteko goxo goxoa txistorrarekin. 

Eta orain, oporrak!

Ondo ondo pasa!

2022/12/22

GURASOAK ESKOLAN

Proiektu honetan makina sinpleak lantzen jardun gara. Ikasi dugun bezala makina hauek gure egunerokotasunean erabiltzen ditugu baita zenbait herri kiroletan ere. Horietako bat arrauna dugu eta guraso eta irakasle arraunlariak ditugunez gurera etortzera gonbidatu ditugu kirol honen nondik norakoak kontatzera. Oso gustura egon gara beraiekin eta gauza mordoa ikasi ditugu. Arraunean egiteko aukera ere izan dugu. Gure artean izango al ditugu etorkizuneko arraunlariak?

 

Eskerrik asko Bersaitz eta Andoni!!










KURSALEAN

Kursalera joateako aukera izan dugu oraingo honetan. Bertan Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Maurice Ravelen lanak nola jotzen dituzten entzut...