2022/11/29

DIDAU ANTZERKI TALDEA

Gaur goizean sorpresa eder batekin topatu gara eskolara iristean. Euskararen eguna bertan dugula eta Didau antzerki taldearen gonbita jaso dugu antzerki eder bat ikustera joateko. Primerakoa izan da antzezlana eta oso gustura egon gara. Amaiera ederra emateko beraiekin dantzan egiteko eskatu digute eta nola ez, gu beti parrandarako prest!

 



 


2022/11/15

GURASOAK ESKOLAN

Eskola proiektuari amaiera ematen ari gara. Leku desberdinetako eskoletan ibilitako gurasoak ditugunez gure artean, beraien esperientzia kontatzera gonbidatu ditugu. Gauza berri asko ikasi ditugu eta oso gustura egon gara beraiekin. 

Eskerrik asko Mariana eta Juan Carlos!

 






 

2022/11/11

SAN MARTIN EGUNA

Gaur San Martin eguna dugu. Eskolan ohitura den bezala goiz pasa joan gara bertara. Eguraldi ederra lagun dugula ermitara igo eta erromerian jarduteko beta ere izan dugu.


 

2022/11/10

SUZKO TXORIA EGITEN

Aste honetan proiektu musikalean murgilduta gaude. Igor Stravinskiren Suzko txoria balleta lantzen ari gara eta ideia izugarria iruditu zaigu eskolan gure suzko txori propioa izatea. Hemen behean duzue ikusgai nola egin dugun. Benetan ikusgarria atera zaigu eta ikusi nahi izanez gero lehenengo pisura igotzea besterik ez duzue.



 

 

 

LIBURU ASTEA

Urtero bezala gurasoak gonbidatu ditugu liburu astea gurekin ospatzera. Aurtengoan oso pozik gaude zuetariko asko animatu zaretelako gure ar...