2023/10/09

ARRITXULO


 Oiartzungo Arritxuloko aterpetxera bi egun pasatzera etorri gara. Aiako Harria Parke Naturalean kokatuta dago.



1. egunean, mendi buelta eta arratsaldean inguruko basoak ezagutu ditugu eta adarrekin etxolak egin ditugu. 


Udazkena izan arren uda giroan ibili gara. Gaztain pila aurkitu ditugu! eta bidean arrabio bat ere topatu dugu!












 


Eguna disko-festarekin amaitu dugu. Izerditan blai bukatu dugu eguna! 

2. egunean, jolas desberdinak egin ditugu, eskalada barne.




Bazkal ondoren, begiraleak penaz agurtu eta oso pozik etxerako bidea hartu dugu.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

EDUARDO TXILLIDA

Ohitura dugun moduan oporretatik bueltan tertulia artistikoan murgildu gara. Oraingo honetan Eduardo Txillida aukeratu dugu aurten bere ja...