2024/01/25

EDUARDO TXILLIDA

Ohitura dugun moduan oporretatik bueltan tertulia artistikoan murgildu gara. Oraingo honetan Eduardo Txillida aukeratu dugu aurten bere jaiotzearen 100.urtemuga ospatzen delako. Bere biografia eta lanak aztertzeaz gain artista ere bihurtu gara aste betez. Lan mordo eta zoragarriak egin ditugu: eskultura hegalariak, kartoizko eskulturak, sinadura Txillida estilora eta erronka. Hemen dituzue gure lanen zenbait argazki. 

 Erronkan parte hartzeko garaiz zaudete oraindik!

 







 


2023/12/04

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 1ean Modelo aretora "Peru eta otsoa" antzerkia ikustera joan ginen. Eguraldi txarra egin arren, gustura joan ginen eta ondo pasa genuen.































Bukaeran, eskolako ikasle batzuk ipuineko pertsonai bihurtu ziren. Protagonistekin batera pixkat antzeztu zuten.



Modelo aretotik irten ginenean, Salbideko parkera joan ginen hamaiketakoa jatera. Ondoren jolasten aritu ginan pixkat atertu arte.



Arratsaldean, Mikel Laboari omenaldia egin genion. Eskolako guztiok eta gurasoek parte hartu genuen.


Abenduaren 4ean, euskararen egunarekin jarraitzeko, jolas ezberdinak antolatu genituen.


EUSKARAREN EGUNA EGUNERO DA!!!






2023/10/09

ARRITXULO


 Oiartzungo Arritxuloko aterpetxera bi egun pasatzera etorri gara. Aiako Harria Parke Naturalean kokatuta dago.



1. egunean, mendi buelta eta arratsaldean inguruko basoak ezagutu ditugu eta adarrekin etxolak egin ditugu. 


Udazkena izan arren uda giroan ibili gara. Gaztain pila aurkitu ditugu! eta bidean arrabio bat ere topatu dugu!












 


Eguna disko-festarekin amaitu dugu. Izerditan blai bukatu dugu eguna! 

2. egunean, jolas desberdinak egin ditugu, eskalada barne.




Bazkal ondoren, begiraleak penaz agurtu eta oso pozik etxerako bidea hartu dugu.








2023/10/06

ZINEMALDIA


Irailaren 22an Donostira irteera egin genuen. Goizean, belodromora joan ginen.
"Boonie Bears: Abentura Historiaurrean" pelikula ikustera, bertako pantaila erraldoian. 










Irteeran, euri zaparrada hasi zuenez, Amarako frontoi estalian bazkaldu genuen. 




Joan etorria trenez egin genuen. Nahiz eta eguraldi kaxkarra egin, oso ondo pasa genuen!

ONGI ETORRI 2. MAILARA!

     2023-2024 ikasturtea hasi da eta 2.maila gogotsu hasi dugu.  Hemendik aurrera, gure jardueren berri izango duzue. 

EGON ERNE! 











2023/05/15

LIBURU ASTEA

Urtero bezala gurasoak gonbidatu ditugu liburu astea gurekin ospatzera. Aurtengoan oso pozik gaude zuetariko asko animatu zaretelako gure artera etortzera, izan ere, liburu astea ia hiru astetara luzatu behar izan dugu. Mundiala izan da zuek gurekin izatea eta gure txikiek ikaragarri disfrutatu duten zuen ipuinak entzuten.


 
 

Mila esker Jon, Inge, Oihan, Manex, Yone, Fernando, Mariana, Galder, Aitor eta Maria, Angel, Itsaso, Alazne, Mariano eta Leyre, Amaia, Maite, Irune, Oihana eta Ainhoa.

2023/04/01

OSASUN LANGILEAK

Gorputzaren proiektuari amaiera emateko gurasoak gonbidatu ditugu berriro ere beraien lanbideez hitz egiteko. Oraingo honetan osasun langileak diren gurasoak izan ditugu gure artean, erizain bat eta bi mediku. 

Beraien lantokiak nolakoak diren, zein nolako jantziak erabiltzen dituzten eta pertsonei nola laguntzen dieten azaldu digute. Dibertigarriena ordea beraien lan tresnak erabiltzeko aukera eman digutenean izan da. Makiltxoak, bendak, estetoskopioak... Hatz markak irakurtzen dituen tresna bat ere ekarri dute! Bikaina benetan!!

Egin klik argazkian nola pasa dugun ikusteko.



Eskerrik asko Ainhoa, Maite eta Leyre!



EDUARDO TXILLIDA

Ohitura dugun moduan oporretatik bueltan tertulia artistikoan murgildu gara. Oraingo honetan Eduardo Txillida aukeratu dugu aurten bere ja...