Inauteriak bukatu zaizkigu. Oso gustura jardun gara prestaketa lanetan: mozorroak egin, dantza entseiatu... Ez dugu ukatuko urduri xamar ibili garela ostiralerako dena behar bezala izango ote genuen kezkarekin, baina orain zalantzarik gabe esan dezakegu emaitza borobila izan dugula. Eguraldia bikaina, dantzariak primerakoak eta txokolatea... hori bai hori ederra!
2023/02/21
2023/01/24
BOTERO
Dakizuen bezala proiektu artistikoa egin berri dugu. Botero landu dugu eta aste betez Botero bihurtu garela esan dezakegu, margolanak eta eskulturak egiteko aukera izan dugu. Nola jardun garen ikusi nahi duzue? Hona hemen ba bideo txiki bat gure lanen erakusgarri.
2022/12/23
GABONAK
Gaur ospakizun eguna izan dugu. Lehenengo eta bigarren mailako ikasle eta irakasleak HHko eraikinera joan gara, eta bertakoekin batera gabon kantak abestu ditugu. Olentzero eta Mari Domingi ere gurekin etorri dira.
Ondoren kalean ibili gara kantari, eta hamaiketako berezia ere izan dugu: ogitarteko goxo goxoa txistorrarekin.
Eta orain, oporrak!
Ondo ondo pasa!
2022/12/22
GURASOAK ESKOLAN
Proiektu honetan makina sinpleak lantzen jardun gara. Ikasi dugun bezala makina hauek gure egunerokotasunean erabiltzen ditugu baita zenbait herri kiroletan ere. Horietako bat arrauna dugu eta guraso eta irakasle arraunlariak ditugunez gurera etortzera gonbidatu ditugu kirol honen nondik norakoak kontatzera. Oso gustura egon gara beraiekin eta gauza mordoa ikasi ditugu. Arraunean egiteko aukera ere izan dugu. Gure artean izango al ditugu etorkizuneko arraunlariak?
Eskerrik asko Bersaitz eta Andoni!!
2022/11/29
DIDAU ANTZERKI TALDEA
Gaur goizean sorpresa eder batekin topatu gara eskolara iristean. Euskararen eguna bertan dugula eta Didau antzerki taldearen gonbita jaso dugu antzerki eder bat ikustera joateko. Primerakoa izan da antzezlana eta oso gustura egon gara. Amaiera ederra emateko beraiekin dantzan egiteko eskatu digute eta nola ez, gu beti parrandarako prest!
2022/11/15
GURASOAK ESKOLAN
Eskola proiektuari amaiera ematen ari gara. Leku desberdinetako eskoletan ibilitako gurasoak ditugunez gure artean, beraien esperientzia kontatzera gonbidatu ditugu. Gauza berri asko ikasi ditugu eta oso gustura egon gara beraiekin.
Eskerrik asko Mariana eta Juan Carlos!
2022/11/11
SAN MARTIN EGUNA
Gaur San Martin eguna dugu. Eskolan ohitura den bezala goiz pasa joan gara bertara. Eguraldi ederra lagun dugula ermitara igo eta erromerian jarduteko beta ere izan dugu.
EDUARDO TXILLIDA
Ohitura dugun moduan oporretatik bueltan tertulia artistikoan murgildu gara. Oraingo honetan Eduardo Txillida aukeratu dugu aurten bere ja...
-
Ohitura dugun moduan oporretatik bueltan tertulia artistikoan murgildu gara. Oraingo honetan Eduardo Txillida aukeratu dugu aurten bere ja...
-
EUSKARAREN EGUNA Abenduaren 1ean Modelo aretora "Peru eta otsoa" antzerkia ikustera joan ginen. Eguraldi txarra egin arren, gustur...
-
2023-2024 ikasturtea hasi da eta 2.maila gogotsu hasi dugu. Hemendik aurrera, gure jardueren berri izango duzue. EGON ERNE!














