Gorputzaren proiektuari amaiera emateko gurasoak gonbidatu ditugu berriro ere beraien lanbideez hitz egiteko. Oraingo honetan osasun langileak diren gurasoak izan ditugu gure artean, erizain bat eta bi mediku.
Beraien lantokiak nolakoak diren, zein nolako jantziak erabiltzen dituzten eta pertsonei nola laguntzen dieten azaldu digute. Dibertigarriena ordea beraien lan tresnak erabiltzeko aukera eman digutenean izan da. Makiltxoak, bendak, estetoskopioak... Hatz markak irakurtzen dituen tresna bat ere ekarri dute! Bikaina benetan!!
Egin klik argazkian nola pasa dugun ikusteko.
Eskerrik asko Ainhoa, Maite eta Leyre!